Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos

TEAM HAZLO VERDE

#deResiduosaRecursos Misioa

Gauzak beti modu desberdinean egiteko aukera bila dabilen horietakoa al zara?
Aldaketa klimatikoaren inguruko zerbait entzuten duzunean, beti sartzen al zaizkizu ekintzara pasatzeko gogoak?
Honako team hau gustatuko zaizu!

Ekintzara pasatzera batuko al zara?

Planetak behar gaitu, baina ziur hori badakizula!

Gazte ausart, inkonformista eta sortzaileak bilatzen ditugu!

Planetaren alde borrokatu eta hura jasangarriagoa egiteko gogoekin. BERRIKUNTZAK proposatuz eta baliabide bati buelta emanez, zerbait txundigarria egiteko gai direnak. Gizartea #deResiduosaRecursos pasatzeko inspiratzen duten gazteak.

Nola? Sormenez eta ideia onekin!

Plana, inguruan ditugun hondakin horiek baliabide berri bilakatzea da: Objektuak, proiektuak eta are artelanak ere.

Baina hori ez da guztia, zuen proiektuek mundu osoa inspiratu dezaten, sare sozialetan biralak eginez, benetako #greenfluencer bilaka zaitezten nahi dugu!

Aktibistok, change makerok… zuen ekintzek garrantzia dute!

Inspiraziorik behar? Asko gara jadanik mugimendu honi batu gatzaizkionak!

Erakus diezaiogun munduari jasangarri izatea jarrera bat dela!