Pribatutasun Politika

Leroy Merlin España, S.L.U. (aurrerantzean, "LEROY MERLIN") jabetzapeko www.hazloverde.es (aurrerantzean, "Ataria") webguneko eremu, zerbitzu edo baliabide zehatz batzuetarako sarrera, Atariaren erabiltzaileak bertan izen-eman ondoren eta izaera pertsonaleko datuak erraztu ondoren baino ez da posible izango. Kasu hauetan, Atariaren erabiltzaileak, LEROY MERLINek, Tratamendu Arduradun gisa, “Datuen Babeserako oinarrizko Informazioa“-n behar bezala identifikatuta, eta bertan ezarritakoaren arabera eta, era berean, honako Pribatasun Politikan (aurrerantzean, era bereiztezinean , "Pribatasun Politika" edo "Datuen Babesaren inguruko Informazio gehigarria") hitzartutako helburu eta baldintzekin bat etorriz, era automatikoan edo ez automatikoan tratatuko dituen izaera pertsonaleko zenbait datu erraztu beharko ditu.

Zentzu honetan, eta bere titulartasuneko datu pertsonalak jasotzerako prozesuan, erabiltzaileari, LEROY MERLINen ardurapeko zenbait eremu, zerbitzu, produktu eta edukietarako sarbidea izateko, zein kategoria zehatzetako datu pertsonalak diren derrigorrez erraztu behar dituenak adieraziko zaio.

Atariaren erabilerari eta nabigazioari dagokionez, LEROY MERLINek, erabiltzaileak Atarian eskaintzen diren zerbitzuetara sarbidea izateko darabilen konexiozko gailuari buruzko datuak jasotzen ditu. Atarira sartzerakoan, Ataria daukan sistemak automatikoki identifikatzen du gailuaren IP helbidea; gailuari buruzko informazioa, interneterako konexioa, nabigatzaile mota, bertsioa, sistema operatzailea eta gailu mota; sarrera eta deskonexio eguna eta ordua, eta gure Atariko zein ataletan zehar ibili den (clickstream). Beharrezkoa da gure sistemak datu hauek ezagutzea, sistemarekin komunikatzea ezinbestekoa baita zure nabigatzailearen bidez eskatzen diozuna bidali eta zure pantailan ikusi ahal izateko. Ez gure sistemak, ez guk geuk, ezin ditugu zure datu pertsonalak ezagutu, esaterako zure izena, helbidea telefonoa etab., ez bazara zu zeu izan berberak erraztu dizkiguna.

Gure Ataria daukan sistemak cookiak darabiltza. Ikusi LEROY MERLINen cookie politika.

LEROY MERLINek honako Pribatasun Politika, hala nola “Datuen babeserako oinarrizko Informazioa“, eragin diezaioketen lege-aldaketa, aldeketa judizial edo jurisprudentzia-aldaketekin, hala nola industria jarduerarekin bat etortzeko eraldatu, edozein unetan eta zentzuzko aurrerapenarekin egokitu edo eguneratzeko eskubidea gordetzen du. Aurretik esandakoaren aurka joan gabe, aipatutako eraldaketa, alterazio edo/eta eguneraketek izaera pertsonaleko zure datuen tratamenduan oinarrizko aldaketa bat eraginez gero, behar bezala informatuko zaitugu eta, kasu horretan, tratamendu berrirako baimena eskatuko zaizu.

Erabiltzaileak bere ardurapean, LEROY MERLINi erraztutako datuak egiazkoak, zuzenak direla eta bere pertsonari dagokiotela aitortzen eta bermatzen du, hala nola eta hirugarren pertsonen datuak errazten baditu, berberak aurretiaz, jarraian adierazten diren terminoekin bat etorriz, dagokion tratamenduaz behar bezala informatu dituela eta batez ere, tratamenduaren helburu zehatzerako haien baimena eskuratu duela. Zentzu honetan, erabiltzaileen betebeharra izango da informazio eta datuak une bakoitzeko errealitatearekin bat etortzeko eguneratuta mantentzea. Aitortutako datu eta informazioengatik eragin litekeen edozein aitorpen faltsu edo zehazgabe, hala nola informazio horrek eragin lezakeen edozein kalte, erabiltzaileen erantzukizun zuzena izango da.

LEROY MERLINek une bakoitzean indarrean dagoen datu babesaren inguruko legeria betetzeko bere konpromezua eta gardentasuna eta lehialtasun balioak, hala nola erabiltzaileek erraztutako datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko, eta berberak tratamentuaren helbururako erabiltzeko konpromezua hartzen du; hala nola, indarrean dagoen datuen babeserako legerian ezarritakoarekin bat etorriz, datu horiek gorde eta berberen alterazio, galera, tratamendu edo sarrera ez baimendua ekiditeko neurriak hartzeko konpromezua. Dena den, honi dagokionez, erabiltzaileei segurtasun neurriak ez direla hauskaitzak edo/eta erasoezinak jakinarazten zaie.

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Leroy Merlin Espaiña, S.L.U.

I.F.Z.: B-84.81.84.42

Helbidea: de la Vega etorbidea, 2. zenbakia, Alcobendas (Madril)

Telefonoa: 917 49 60 00

Helbide elektronikoa: tecomunicamos@leroymerlin.es

DPD (Datuen Babeserako Ordezkaria) kontaktua: privacidad@leroymerlin.es

ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN XEDEA.

Atarian gaitutako bide ezberdinen bitartez, hau da, "Izen-emate galdetegia" edo “Kontaktua” galdetegiaren bitartez, hala nola Atariaren erabileraren ondorioz jasotako erabiltzaileen datu puertsonalen tratamenduaren helburua, dagokion "datuen babeserako oinarrizko Informazioa“-n deskribatutakoa izango da, hots:

LEROY MERLIN erabiltzaileek erraztutako datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatzeko eta tratamenduaren helbururako erabiltzeko konpromezua hartzen du, hala nola, indarrean dagoen datuen babeserako legerian ezarritakoarekin bat etorriz, datu horiek gorde eta berberen alterazio, galera, tratamendu edo sarrera ez baimendua ekiditeko neurriak hartzeko konpromezua. Dena den, honi dagokionez, erabiltzaileei segurtasun neurriak ez direla hauskaitzak edo/eta erasoezinak jakinarazten zaie.

ZURE DATUEN KONTSERBAZIO EPEA.

Atariaren erabiltzaileek erraztutako datu pertsonalak, interesdunak berberen ezabaketa eskatzen ez duen bitartean gordeko dira. Erabiltzaileak Atariaren erabilera etenez gero, LEROY MERLINek erabiltzaileak erraztutako izaera pertsonaleko datuak gehienez ere bi (2) urtez gordeko ditu, erabiltzaileak, aurrerago adierazten diren terminoetan, bere eskubideak gauzatzeko aukerari kalterik egin gabe.

Edozein kasutan, datuen kontserbazio epea, merkataritza-araudiak, kontabilitate-araudiak eta araudi fiskalak edo aurreko araudiek baino derrigorrezko epe luzeagoa ezarten duen eta indarrean dagoen beste araudiren batek ezarritakoa izango da.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA.

Lehiaketaren garapen eta jardutearen markoan erraztutako datu pertsonalen tratamendurako oinarri legala edo legitimazioa, interesdunaren baimen esplizitua da.

DATUEN HARTZAILEA

Pribatasun Politikan adierazitako helburuak betetzeko, zenbait kasu eta zerbitzutarako, hirugarrengo hartzaileei, esaterako Tratamenduko Arduradunei edo LEROY MERLINen zerbitzu emaileei (LEROY MERLINen Tratamenduaren Arduradunak), zure datuetarako sarrera ematea beharrezkoa da.

Azken hauei dagokienez, LEROY MERLINek zerbitzu-emaile horietako bakoitzarekin, dagokion enkargu-kontratua harpidetu du, zerbitzu-emaile horiek zure datuak, indarrean dagoen legerian ezarritakoarekin bat etorriz tratatzen dituztela bermatzeko. Zerbitzu-emaile horiek hurrengoak dira:

Era berean, Tratamenduaren Arduradun hauetako batzuk Europako Esparru Ekonomikotik (Europar Batasuneko herrialdeak gehi Liechenstein, Islandia eta Norbegia) kanpo kokatuak egon daitezke. Horretarako, LEROY MERLINek neurri egokiak hartuko ditu, beti ere, zure datuen osotasuna eta konfidentzialtasuna zainduz. Zerbitzu-emaile hauetako batzuekin LEROY MERLINek Europako Batzordeak, berberarekiko egokitze-erabakirik ez duten herrialdeetara egindako igorpenen berme gisa, egokitutako Ereduzko Kontratu-klausulak sinatu ditu (https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/model-contracts-transfer-personal-data-third-countries_en).

Kasu hauetatik kanpo, LEROY MERLINKek ez die hirugarrengoei zure datuetarako sarrerarik emango, baimen zehatza, kontratu-baimena edo betebehar edo baimen legala salbuespen.

DATU PERTSONALEN KATEGORIAK

Erabiltzaileak une bakoitzean dituen harpidetzen arabera edo gozatu nahi dituen produktu, zerbitzu eta funtzinaltasunen arabera, LEROY MERLINek erabiltzailearen datu batzuk edo beste batzuk tratatuko ditu (une bakoitzean “datuen babeserako oinarrizko informazioan” deskribatutakoa betez), kasuaren arabera, orokorrean honakoak izango direlarik:

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ESKUBIDEAK.

Erabiltzaileak, honako Pribatasun Politikan aurreikusitako eran jasotako datuen gaineko eskubideak gauzatu ahalko ditu, datuen babeserako araudian errekonozitutako eskubideak eta batez ere ondorengoak: datu pertsonaletarako sarbidea, berberen zuzenketa, ezabaketa, aurkakotasuna, mugaketa eta eramangarritasuna.

Erabiltzaile interesdunek, beraien datu pertsonaletara sartzeko, hala nola datu zehazkabeen zuzenketa, edo bere kasuan, beste arrazoi batzuen artean, datu horiek hasierako bilketaren helbururako beharrezko ez diren unetik, berberen ezabaketa eskatu ahalko du.

Zenbait egoeratan, erabiltzaileek beraien datuen mugaketa eskatu ahalko dute, kasu horietan LEROY MERLINek, soilik betebehar administratibo eta legalak betetzeko, gure interes eta eskubideen defentsarako, hala nola, erreklamazio, isun eta erantzukizunen aurrean defendatzeko beharrezkoak direnak gordeko dituelarik.

Erabiltzaileak, era berean, baimendutako edozein tratamendu atzera botatzeko eskubidea izango du, honek ez diolarik ukapenaren aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragingo.

Erabiltzaileak, aurreko paragrafoan aipatutako eskubideak gauzatu ahalko ditu, bere nahiaren arrazoia behar bezala, LEROY MERLIN ESPAÑA S.L.U.-ri zuzendutako eskaera sinatua, Club LEROY MERLIN Departamentura, de la Vega Etorbidea 2, 28108 Alcobendas-Madril, helbidera bidaliz, edo tecomunicamos@leroymerlin.es helbide elektronikora posta elektroniko bidez helaraziz. Posta elektronikoz bidalitako eskaerak, interesdunak izen-emateko erabilitako helbide elektronikoaren bitartez egin beharko dira. Edozein kasutan, erabiltzaileak, aipatutako eskubideak gauzatu ahal izateko, eskaera bere Nortasun Agiri Nazional, edo bere kasuan, Atzerritarren Nortasun Zenbaki baliodunaren kopia batekin batera bidali beharko du.

Era berean, bere datuak modu ezegokian eraibiliak izan direla uste badu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango du (C/ Jorge Juan, 6. 28001 – Madrid www.egpd.es).