VEGA ETA BERE LAGUNAK, “HAZLO VERDE”-REN ALIATUAK

Vega eta bere lagunak Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko eskola lehiaketa honetan zehar lagunduko zaituzteten kide berriak dira.
Benetan dibertigarriak eta atseginak dira, eta are garrantzitsuagoa: Lehen Hezkuntzan eta aurtengoan baita DBH-en ere ingurumenarekin zerikusia duten jarduerak irakasten adituak dira!

Vega

Vega

Vega hirian bizi den neska bat da, oso alaia eta ameslaria. Beti bere lagun leiala den Suarekin doa, bere txakurrarekin. Vegari gauza arruntak gustatzen zaizkio, aire freskoa arnastea, horregatik bere landa-koadernoan mundua berdeagoa egiten laguntzen duen edozein ideia eta aurkikuntza idazten ditu.

Sua

Sua

Sua Vegaren lagun leiala da. .
Oso pozik jartzen da landan zuhaitzez eta aire freskoaz inguraturik paseatzen duenean.
Primerako behatzailea da eta hitzegiten ez dakien arren, beti daki Vegari bere emozioak nola espresatu, hankaz gora iraulkatuz edo buztana mugituz.

Paula

Paula

Paula Veraren lagunik onena da.
Ordenagailuak, zirkuituak, app-ak eta bideojokoak oso gustoko ditu. Bai, pixka bat friki bada!
Ohikoa da Paula Interneten bidez komunikatzen ikustea edo zerbait konpontzeko edo energia nola aurreztu jakiteko informazioa behar denean bilaketan laguntzen aritzea.

Martin eta Mateo

Martin eta Mateo

Koadrilako bikiak aurkezten dizkizugu. Nahiz eta beti eztabaidan aritu, aurki konturatuko zara bereizezinak direla eta elkarrekin oso ondo osatzen direla. Martini natura gustatzen zaio, lorezaintza, bere hiriko ortua zaintzea, eta orduak ematen ditu laino eta izarrei begira. Mateo trebea da eta sortzeko gaitasuna dauka, horregatik bere anaiarentzat oso erabilgarriak diren asmakariak egiten ditu jendeak jada erabiltzen ez dituen gauzekin.