Programaren helburu nagusiak hurrengoak dira:
- Ikaslegoa, baliabideen jasangarritasunaren alde apustu egiten duten kontsumo arduratsuan oinarritutako jokaerak norbereganatuz, guztiok planetaren alde egin dezakegula ohartarazi.
- Baliabide eta materialen bizitza luzatzearren, berrerabilpenak eta konponketak birziklapenera jo aurretik duten garrantzia azpimarratu.
- Haur eta gazteak, parekoek haientzako sortutako sentsibilizazio kanpainen bitartez, kontsumo eko-arduratsuaren kontzeptura hurbildu.
- Belaunaldi berriak “ekonomia zirkularraren” kontzeptura gerturatu, gure eguneroko ekintzekin desberdintasun bat nola eragin dezakegun ikasteko.
- Landu GJHak era ludikoan. Ikaslearen inplikazioa eta ikaskuntza esanguratsua lortzen dira honela.
- Sormena eta pentsamendu kritikoa hobetu, lan kooperatiboa sustatuz ikasleen belaunaldien formatuetara egokitutako, eta ondorioz, askoz motibagarriagoa den proposamen batekin.
- Sentsibilizazio kanpainetan parte hartzearen bidez ume eta gazteen lidergo gaitasuna indartu.
- Planetaren zainketan partaide bilakatu haien sormena, irudimena, adierazpen artistikorako gaitasuna etab. sustatuz.
- ikaskuntza aktiboan eta konpetentzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako eredu batekin, ikaslegoa gertuko inguruan ekinez aldaketa global bat lortzeko ahaldundu.