Hazlo Verde 6 - De residuos a recursos
Lehen Hezkuntzako Material Didaktikoa
1. FASEA

GAIAREN TESTUINGURUA EZAGUTZEN DUGU.

1. GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ETA 2030 AGENDA.

2012ko ekaniean Río de Janeiron ospatutako Rio+20 Batzordeak (Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen batzortzea), Garapen Jasangarrien Helburuen (GJH) lorpena sustatzeko konpromezu tinkoa hartu zuen. NBEko kide diren herrialdeek Milurtekoko Deklarazioan oinarritutako adostasuna lortu zuten, beste batzuen artean, aldaketa klimatikoari aurre egin eta ingurumenaren jasangarritasuna bermatzeko konpromezua hartuz.

Objetivos de Desarrollo Sostenible

Bete beharreko helburu hauei Garapen Jasangarrirako Helburuak izena eman zitzaien, GJHak bezala ere ezagutuak.

GJHek, gaur egungo munduak eta etorkizunekoak aurrean dituen erronka handiei irtenbide zehatzak eskaini nahi dizkiete, pobreziaren aurka borrokatu, bakea bermatu eta planeta zaintzeko helburuarekin.

Markatutako 17 helburuen erdiak baino gehiagok jasangarritasunari eta ingurumenariegiten diote erreferentzia. Mota ezberdinetakoak aurki daitezke: Hiriak komunitate jasangarri bilakatzea, ekoizpen eta kontsumo prozesu jasangarriak lortzea… Hori dela eta, Hazlo Verderen 6. Edizio honetan, batez ere, ekonomia zirkularrean eta hondakinen aprobetxamenduan zentratutako ikuspuntu batetatik abiatuz, baliabideen jasangarritasunari loturiko haiek landu nahi ditugu.

Aldi berean, GJHek helmuga batzuk dituzte zehaztuta, mundu osoko pertsonak planeta hondatu gabe hobe bizi daitezen. Enpresek, herrialdeek eta guk, hiritar bezala, helmuga horietatik abiatuz egin behar dugu lan 2030 Agendako helburuak betetzeko.

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak, esfera ekonomiko, sozial eta anbientala barne hartzen dituzten izaera integratu eta zatieraezineko 169 helmugatan jasotzen ditu Garapen Jasangarrirako 17 Helburuen planteamenduak. Pertsonen arteko berdintasuna lortu nahi dute, planeta zaindu.

Helburuen ikuspegi bateratu bat izateko, 2030 Agenda oinarrizko bost dimentsiotan oinarritzen da GJHak ondorengo esparruetan multzokatzea ahalbidetuz: Pertsonak, Oparotasuna, Planeta, Parte hartze kolektiboa eta Bakea, «5 p»-ak bezala ere ezagutuak.

Zentzu honetan, garapen jasangarriaren kontzeptuak, berbera bost dimentsio hauen bidez eraikitzea ahalbidetzen duen esanahi sakonago bat eskuratu du.

Infografía visual de las 5pés

Aurrerapen handiak egin diren arren, oraindik lan asko dago egiteko.

Horregatik, Hazlo Verderen 6. Edizio honetan, egunero kontsumitutako hondakinen garrantzia azpimarratzen duten proiektu irudimentsuen sorreran jarri nahi ditugu gure ahaleginak.

Gure #deResiduosaRecursos Misioa Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzko 12. GJHandeskribatutako helmugetara dago bideratuta.

2. 12. GJH. EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA.

Munduko ekonomiaren abiarazle diren kontsumo eta ekoizpen mundiala, ingurumen naturalen eta baliabideen erabileraren menpe daude,oraindik ere planetarentzako efektu kaltegarriak dituzten eretan.

Aurreko mendean lortutako aurrerapen ekonomikoa ingurumenaren degradazioarekin batera eman da, etorkizuneko garapenerako beharrezko diren sistema berberak arriskuan jarriz.

  • Urtero, ekoiztutako janariaren heren bat (1300 milioi tona, ia-ia bilioi bat dolarren balioarekin) kontsumitzaile eta minoristen zakarrotzietan amaitu eta usteldu egiten dela, edo garraio eta bilketa prozesu zailak direla eta, hondatu egiten dela estimatzen da.
  • 2050. urtean, munduko biztanleria 9600 milioi izatera iritsiez gero, gaur egungo bizi-estiloak mantentzeko, ia hiru planeta baliokidetako baliabide naturalak beharko direla estimatzen da.

Kontsumo eta ekoizpen arduratsua gutxiagorekin gehiago egitean datza. Hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereiztean eta bizi-estilo jasangarriak bultzatzean datza baita ere.

Hauek dira 12. GJHa lortzeko proposatutako helmugak.

  • Kontsumo eta Ekoizpen Marko Jasangarri bat Aplikatu.
  • 2030. urtearen buruan, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra lortu.
  • 2030. urtearen buruan, txikizkako salmentan eta kontsumitzaile mailan elikagai hondakinak erdira murriztu, eta ekoizpen eta hornidura kateetan elikagai galerra murriztu, ekoizpenaren ondorengo galerak barne.
  • 2030. urtearen buruan, produktu kimikoen eta hondakin guztien kudeaketa arrazionala lortu, haien bizi-ziklo osoan zehar, eta atmosferara, uretara eta lurrera egiten den berberen isurketa murriztu, gizakien eta ingurumenaren osasunarengan eragiten dituzten kalteak ahalik eta gehien murrizteko.
  • 2030. urtearen buruan, prebentzio, murrizketa, birziklapen eta berrerabilera prozesen bitartez, hondakin produkzioa esanguratsuki murriztu.
  • 2030. urtearen buruan, mundu osoko pertsonek, garapen jasangarrirako eta naturarekiko bizi-estilo orekatsuak izateko behar duten informazio guztia eskuratzea ziurtatu.

GJHen eta 12. GJHari buruzko bideoak.

Bideo hauek ikusten ditugu gaian barneratzeko:

Los Objetivos de Desarrollo Sostenible, qué son y cómo alcanzarlos
Iturria: UNESCO España.

ODS 12 | Producción y Consumo Responsables
Iturria: Centro UNESCO del País Vasco.

CUENTO ODS 12 - EL OBJETIVO DE INFINITA (Audiocuento)
Iturria: Fundación Canaria Santa Cruz Sostenible.

ODS 12 para niños – Producción y Consumo Responsábles (Portugués, subtitulado y con textos en pantalla en castellano)
Iturria: UNESCO Portuguese.