Material didaktikoa hizkuntza koofizial guztietan jartzen dugu zuen eskura, Lehiaketako zuen partaidetza errazteko eta inspiratzeko.
Sormenez beteriko gako, ideia eta teknika ugari aurkituko dituzu, zure ikaslegoa #deResiduosaRecursos Misioan aditua bilaka dadin:
- 2 unitate didaktiko, oso praktiko eta bisualak.
- GJHak eta 2030 Agenda: eraldaketaren parte aktiboa izateak eta elkarrekin etorkizuneko helburuak lortzeak duen garrantzia transmititzen laguntzen zaitugu. Zehazki, ekonomia zirkularra eta baliabideen jasangarritasuna bezalako kontzeptuetan jartzen dugu arreta.
- Hori guztia, metodologia aktiboen bitartez: Flipped Classroom, Konpetentzia bidezko Ikaskuntza eta Ikaskuntza Kolaboratiboa.
- Materialek sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituzte oinarrizko konpetentzien bidez: Sozial eta zibikoa, ekimena eta espiritu ekintzailea, edo kontzientzia eta adierazpen kulturalak.