LEGEZKO OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA COOKIE POLITIKA

1. Xedea eta aplikazio-eremua.

Dokumentu hau Legezko Oharra eta Erabilera Baldintzaz (“Legezko Oharra”) osatua dago eta LEROY MERLIN ESPAÑA, S.L.U. konpainiaren titulartasunaren baitan dagoen web orrian sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen ditu. (“LEROY MERLIN”), www.hazloverde.es URLn kokatua (“Webgunea”).
Webgunea LEROY MERLINek eskaintzen dituen eta ingurumen jasangarritasunarekin erlazionaturik dauden eduki eta jarduerak ezagutzera emateko eta haietan sartu ahal izateko sortua izan da, haiek erabili ahal izateko.
Webgunean sarrera, nabigazioa eta erabilera Legezko Ohar honen betetzeari lotua dago. Erabiltzaileak, webgunean sartzen den unetik aurrera, Legezko Oharra ezagutzen duela eta hura espresuki eta bere osotasunean onartzen duela aitortzen du. Momentu horretatik aurrera, gainera, erabiltzaile baldintza emango zaio. Xede hauetarako, “Erabiltzaile” (edo pluralean “Erabiltzaileak”) bezala ulertzen da Webgunean garatzen diren jarduera eta edukietan sartzen den, nabigatzen duen, erabiltzen duen edo bertan parte hartzen duen edozein pertsona.
Aurrekoaren kalterik gabe, posible da, eduki eta jarduera berezietan sartu ahal izateko, Erabiltzaileak izaera zehatzeko baldintzak onartu behar izatea. Baldintza horiek Legezko Oharra, osorik edo zati batean, osatu, ordezkatu edo efekturik gabe utzi ahal izango dute eta Erabiltzaileak, aurreko paragrafoan arautu diren zehaztapen berdinetan, horiek espresuki ezagutzen eta onartzen dituela aitortzen du.
Aurreko guztiaren ondorioz, hemen azaltzen diren zehaztapenekin ados ez bazatoz, ez zaitez Webgunean sartu, eta ez ezazu bertan nabigatu edo hura erabili.

2. Identifikazio-datuak

LEROY MERLIN ESPANA, PERTSONA BAKARREKO SOZIETATE MUGATUA
Avda. de la Vega 2, 28108, Alcobendas, Madrid.
IFZ zk: B-84818442
2006ko irailaren 7an sortua Madrilgo notario den Javier Piera Rodríguez jaunaren aurrean, 1.678 protokolo zenbakiarekin eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua 2006ko irailaren 18an, 23.168 Liburukian, 0 Liburua, 60 Folioa, 8 Sekzioa, M-415204 Orria, 1. Inskripzioa.
Helbide elektronikoa:  info@hazloverde.es
Telefonoa: 900.813.344.

3. Iraupena.

Legezko Oharrak, une bakoitzean aurkezten duen idazketarekin, iraupen mugagabea dauka eta indarrean egongo da Webguneak eraginkor jarraitzen duen bitartean.
Era berean, Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak eta bertan eskaintzen diren baliabideak erabiltzeak, printzipioz, iraupen mugagabea dauka, nahiz eta, LEROY MERLINek beretzat gordetzen duen, edozein unetan eta aldebakarreko eran, Webgunean sartzeko edo bere toki eta/edo baliabideetan sarrera geldiarazteko eta/edo ezeztatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.

4. Aldaketa-erregimena.

LEROY MERLINek beretzat gordetzen du eskubidea aldebakarreko eran, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Legezko Oharra aldatzeko; konfigurazioa, aurkezpena eta Webgunearen edo hura osatzen duten edozein elementuren diseinua bihurtzeko; informazioak, orokorrak edo espezializatuak, eta emandako edukiak, eta, orokorrean, zehazki izendatu ez den beste edozein egoera aldatzeko, Webgunearen edo bere elementuetariko baten ezeztatzea barne. Behin Webgunean aipaturiko edozein aldaketa ezarri denean, bertan sartzeak aldaketa horien onarpena ekarriko du erabiltzailearen aldetik.
Era berean eta Webgunearen erabilera zuzena eskaintzeko xedearekin, LEROY MERLINek beretzat gordetzen du Webgunerako sarrera aldi baterako eteteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, baldin eta mantentze lanak, konponketak, zerbitzuen, informazioen edo edukien eguneratzea edo hobetzea egin behar badu, edo Webgunerako sarrerarako baldintzak aldatu edo eguneratu behar baditu. LEROY MERLINek beretzat gordetzen du ere erabilera edo biltegiratze mugak ezartzeko eskubidea; bere iritzitan egingo du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aurrekoaz gain, LEROY MERLINek beretzat gordetzen du ere, edozein unetan eta aldebakarreko eran, osorik edo zati batean, Webgunean doan sartzeko eskubidea edo LEROY MERLINen jabetzakoak diren informazio edo edukiak erabiltzeko eskubidea. Kasu honetan erabiltzaileei jakinaraziko die egoera hau Webguneko orri nagusian eta beharrezko aurrerapenarekin.

5. Sarrera eta Erabilera.

5.1 Sarrera
Webguneak eskaintzen dituen eduki eta jardueretan sartzea doakoa da.
Webgunean era orokor batean sartzeko, ez da beharrezkoa erabiltzailearentzat erregistratzea. Hala eta guztiz ere, eduki eta jarduera zehatz batzuetan sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik inprimaki bat betetzea eta erabiltzaile-izen bat eta pasahitza sortzea.
Horretarako sortutako pasahitza isilpekoa, pertsonala eta besterenezina izango da. Hau dela eta, Erabiltzaileak beharrezko arduraz erabili beharko du,era ziurrean gordeko du eta hirugarrengoek ezin izango dute hura erabili, edozein izanik Erabiltzaileak haiekin daukan erlazioa, haren lagatzea ez baitago baimendua. LEROY MERLIN ezin da erantzule izan eta ez da erantzule izango, aurretik aipatutako baldintzak ez betetzeagatik gerta daitekeen edozein galera edo kalteren aurrean.
Ondorioz, Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio LEROY MERLINi pasahitza galdu badu, edozein izanik arrazoia, bere konfidentzialtasuna arriskuan egon baitaiteke edo galerak ekar baititzake; eta hala egin ezik, erabiltzaileak berak erantzun beharko du bere pasahitzarekin sartu denak ekarri dituen kalte edo galeren aurrean.
Espresuki debekatua dago aldez aurreko erregistroa behar duten eduki eta jardueretan adingabeak bere gurasoen edo legezko tutoreen baimenik gabe sartzea eta haiek ikuskapenik gabe erabiltzea.
5.2 Erabilera
Erabiltzaileak Legezko Oharrak adierazten duena errespetatuz eta onartuz jardun beharko du eta noiz edo noiz ezarri daitezkeen baldintza bereziak bete beharko ditu; era berean, legea, ohitura eta ordena publikoa errespetatu beharko ditu.
Ondorioz, Erabiltzaileak, adierazpen gisa eta era ez mugatzailean, honako betebeharrak izango ditu:

  1. Webgunea eta bertan agertzen diren elementu, informazio, eduki eta jarduerak Legezko Oharra eta/edo aldizkako baldintza bereziak hautsi gabe erabili; legea, orokorrean onartutako ohitura onak edo ordena publikoa gorde webgunea erabili bitartean.
  2. Erabilera horretan, hirugarrengoen edozein motako eskubideak ez urratu.
  3. Gainontzeko erabiltzaileak baldintza egokietan Webgunean sartzea eta hura erabiltzea galarazten edo mugatzen duten ekintzak ez burutu.
  4. Webgunean legez kontra ez sartu, ez eta hirugarrengoen sistema informatikoetan ere; ekipamendu edo sistema informatikoetan kalteak sor ditzaketen programa edo birusak ez zabaldu, ez eta Webguneko edozein edukitan ere, edozein izanik haien jabeen nortasuna.
  5. Webgunea osatzen duten informazio, eduki eta jarduerak lortzeko espresuki prestatuak eta gomendatuak izan diren mekanismoak ez beste erabili, horretarako baimendu eta onartu baititu LEROY MERLINek bide egoki horiek.
  6. Publizitatea edo komunikazio komertzialak ez bidali inongo kasuan, ez eta aurretik aldi bateko jasotzaileak eskatu edo onartu ez duen mezu elektronikorik ere, nahiz mezuak banakakoak edo elkarren segidakoak izan. Era berean, Webgunearen bidez adizka lor daitezkeen banaketa-zerrendak ez biltzea eta ez erabiltzea behartzen da, ez eta horiek edo haietan agertzen diren datuak edozeinen izenean hirugarrengoei luzatzea ere, edozein izanik ekintza horren helburua.
  7. 7. Hiperestekak edo link-ak ez ezarri LEROY MERLINeko orriaren eta beste edozein web orriren artean, ez eta Erabiltzailearen orriaren artean ere, edo Internet bidez aurki daitekeen beste toki edo guneren artean ere, baldin eta LEROY MERLINek espresuki eta idatziz horretarako baimenik eman ez badu; kasu horretan, gainera, kasu bakoitzerako ezarritako baldintzak bete beharko dira. Aurrekoa betetzen ez duen erabiltzailea izango da erantzule bakar eta esklusiboa, bai LEROY MERLINi bai eta hirugarrengoei ere, ekar dakizkiekeen era guztietako kalte eta galeren aurrean.
  8. LEROY MERLINentzat edozein motatako kalte edo galera suposatu dezaketen edozein eratako jarduerak ez burutu.

Hemen deskribatutako edozein baldintza ez betetzeak eskubidea emango dio LEROY MERLINi Erabiltzaile hausleari Webgunera sarrera ezeztatzeko.

6. Jabetza Intelektuala eta Industriala. Copyright

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubide guztiak LEROY MERLINen jabetza esklusibokoak dira edo bere titularrek haien lizentziak eman dizkiote; Webgunea osatzen duten era guztietako elementuak barne hartuz, adierazpen gisa eta era ez mugatzailean, pantailako diseinu interaktiboak, diseinu grafikoak, marrazkiak, planogramak, irudizko edo soinuzko fitxategiak, argazkiak, infografiak, erabiltzailearen interfazea, thesaurus, indexazio sistemak, etab., eta baita informazio orokor edo espezializatukoak, jarduerakoak eta, orokorrean, aipatutako Webgunean eskaintzen diren eduki guztienak ere.
LEROY MERLINek eskubide guztiak erreserbatuak dauzka eta ez du haiek erabiltzeko lizentzia edo baimenik ematen, honako kasu honetan izan ezik: Webgunean eskuragarri dagoen material didaktikoaren erabilera baimentzen da, eta hura erreproduzitzeko eta publikoki komunikatzeko aukera ematen da, baldin eta horren helburua irakaskuntzarako edo ikerketarako erabiltzea bada, eta baldin eta espresuki jatorria jakinarazten bada, dokumentuen gain LEROY MERLINek daukan jabetza eta autoretza ezagutzera emanez.
Aurreko salbuespena alde batera utziz, Erabiltzailea behartua dago LEROY MERLINen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak inongo kasuan ez haustera, eta Webgunea eta bere elementu eta edukiak erabilera pribaturako soilik erabiltzera. Ondorioz, aipatutako salbuespena alde batera utziz, Erabiltzaileak, adierazpen gisa eta era ez mugatzailean, ezin izango du Webgunea enpresako edo merkataritzako helburuekin erabili; hura osatzen duten elementu, informazio, zerbitzu edo edukiak inongo kasuan laga, erreproduzitu, kopiatu, bihurtu edo zabaldu; hirugarrengoei elementu, informazio, zerbitzu eta edukietara sarrera erraztu edo baimendu edozein komunikazio publikoren bidez; atariaren babespenerako erabiltzen diren gailu teknikoak edo hura osatzen duten elementuak saihestu, ezabatu, aldatu edo manipulatu; haiek eraldatu edo aldatu; edozein bide erabiliz LEROY MERLINen "Copyright"-a ezabatu, aldatu edo manipulatu, kontuan izanik gainera ekintza aztoragarri horiek "©" sinboloarengan, eta "Copyright" hitzarengan eragina izango dutela; eta kontuan izanik obraren lehen argitaratzearen urtean edo LEROY MERLINen arrazoi sozialean, edo baita LEROY MERLINen jabetza intelektualaren eskubideak era batean edo bestean identifikatzen dituen beste edozein elementutan ere eragina izango dutela.
Erabiltzaileak LEROY MERLINen edo Webgune honetan adierazten diren hirugarrengoen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak hautsi ditzakeen edozein jarduera aurrera eramateari uko egingo dio. Aipatutako eskubideak hautsiz gero, Webguneko Erabiltzaileak kalterik gabe utzi beharko du LEROY MERLIN hari leporatu dakizkiekeen edozein kalte-erreklamazioren aurrean, nahiz judizialak, estrajudizialak edo administrazio-zigorrak izan.
Aurreko xedeetarako, LEROY MERLINek beretzat gordetzen du Erabiltzaileen eta hirugarrengoen aurrean, jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dituzten ekintzak aurrera eramateko eskubidea.

7. Erantzukizunen erregimena

Gainontzeko Legezko Oharrari eta aldizkako baldintza bereziei kalterik egin gabe, Webgunean sartzean eta hori erabiltzean, eta hura osatzen duten informazio, eduki eta jarduerak erabiltzean, Erabiltzaileari, Webgune horretan egiten duen erabilera propioaren eta bertan argitaratutako informazioaren erantzule esklusibo eta bakarra dela jakinarazten zaio.
Era berean, ondorengo hipotesiak edo egoerak gertatuz gero, LEROY MERLIN erantzukizunetik libre geratuko dela jakinarazten zaio Erabiltzaileari, konpainia honen aldetik iruzurra edo fede txarra egon ezean, hots:

  • Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte eta galerak, Webgunearen edo hura osatzen duten elementu, informazio, eduki, eta abarren erabilgarritasun, puntualtasun edo funtzionamendu eza dela eta, edo haien egiatasun edo zehaztasun eza edo akatsa dela eta.
  • Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte eta galerak, interneteko toki eskuragarrien bidez, esaterako web orriak, etab.,edo Webgunean ezarriak dauden hiperesteka edo link-en bidez.
  • Kalte eta galerak, Webguneko komunikazio edo biltegiratze eza dela eta edo edozein edukiren ezabatze edo biltegiratze eza dela eta.
  • Kalte eta galerak, Erabiltzaileen informazio galtzeak sortua; Webgunea edo bere elementu desberdinak etab erabiltzean aldizka gordeta egon daitezkeen informazioak (bai erabiltzailearen sistema informatikoan, bai eta Webgunean ere) edozein arrazoirengatik galtzen direnean.
  • Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte eta galerak, Webgunea Legezko Oharrean eta baldintza berezietan agertzen diren zehaztasunak bete gabe erabiltzeagatik, edo legeak esaten duena errespetatu gabe erabiltzeagatik, edo ohitura eta ordena publikoa jarraitu gabe erabiltzeagatik.
  • Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte eta galerak, beste erabiltzaileek egindako komunikazioetan edo emandako informazioetan egiatasun edo zehaztasun ezagatik, edo edozein Erabiltzailek erabili dezakeen nortasun faltsuagatik, beste hirugarrengo batzuen nortasunarekin bat etorriz ala ez.
  • Erabiltzaileak berak jasan ditzakeen kalte eta galerak, edo hirugarrengoei eragindakoak, webgunean sartzeko dokumentu honetan agertzen dena hausten dituen erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzeagatik.
  • Kalte eta galerak, Erabiltzaileak sortzen dituen edukiak edozein Erabiltzailerentzat iraingarriak, laidogarriak, ezegokiak, lizunak, legez kanpokoak edo onartezinak direlako edo hala uler daitezkeelako.
  • Kalte eta galerak, edozein Erabiltzaileren jarreragatik sortuak.
  • Els danys i perjudicis ocasionats per qualsevol incompliment de l'usuari de l'avís legal i condicions particulars i, especialment, en relació amb les previsions establertes per a l'obtenció i tractament de dades personals.

Aurrekoa jarraikiz, LEROY MERLIN erantzule izango da Erabiltzaileak jasaten dituen kalteen aurrean, konpainia honek engainuzko jarrera bat izateagatik suertatzen direnean soilik.

Edozein kasutan eta aplikagarria den legeak onartzen duen neurrian, LEROY MERLIN, taldeko konpainiak, bere subsidiarioak, afiliatuak, erlazionaturiko enpresak, ofizialak, langileak, agenteak, ordezkariak, bazkide eta lagatzaileak, ez dira erantzule izango zeharkako kalteen aurrean, gertakarietan, kalte berezietan, ondoriozkoetan edo zigorrezkoetan, onura edo etekinen galtzean, bai zuzenekoak bai eta zeharkakoak ere, datuen, erabileraren edo borondate onaren galeran, beste galera ukiezinen aurrean, honako egoeren ondorio bezala (i) Webgunera sarrera, haren erabilera edo bertara sartzeko edo hura erabiltzeko ezintasuna; (ii) erabiltzaileak edo hirugarrengoek sortutako edozein eduki edo jarrera, barne, besteak beste, edozein ekintza iraingarri edo difamazio edo legez kanpoko edozein ekintza; eta (iii) bere igorpen edo edukien baimendu gabeko sarrera, erabilera edo aldaketa.

LEROY MERLIN ez da erantzule izango ondorioztatu daitezkeen kalteengatik, adierazpen gisa eta era ez mugatzailean, honako arrazoiengatik (i) inferentziak, ez aipatzeak, etenaldiak, birus informatikoak, matxurak eta/edo deskonexioak sistema elektroniko honen funtzionamendu operatzailean edo Erabiltzaileen ekipamendu informatikoetan, Webguneko nabigazioa atzeratzen edo blokeatzen dutenean, baldin eta LEROY MERLINenak ez diren arrazoiengatik gertatzen diren; (ii) atzerapenak eta blokeoak erabileran Interneten edo beste sistema elektronikoetan gertatzen diren hutsune edo gainkargengatik; (iii) Webguneko kontroletik at geratzen diren legez kontrako sartzeengatik hirugarrengoek sor ditzaketenak eta LEROY MERLINi egozgarriak ez direnak; (iv) LEROY MERLINi egozgarriak ez diren arrazoiengatik zerbitzua ezin eman daitekeenean edo sartzea posible egiten ez denean, hau da, beste batzuen kausaz gertatzen direnean, Erabiltzailearengatik, hirugarrengoengatik edo beste edozein kausarengatik.

LEROY MERLINek, orokorrean, ez du Erabiltzaileek Webgunean egiten duten erabilera kontrolatzen. Bereziki LEROY MERLINek ez du inondik inora bermatzen Erabiltzaileek zerbitzua legearen arabera erabiltzen dutenik, ez eta Baldintza Orokor eta Berezi hauen arabera, ezta orokorrean onartuak dauden ohitura onen eta moralaren arabera edo ordena publikoaren arabera, eta ezta erabilera hori era arduratsu eta zentzudunean egiten dutenik ere.

LEROY MERLINek ez du bermatzen beste orri web batzuekiko egon daitezkeen estekak (“link-ak” edo “frame-ak”) zehatzak eta zuzenak direnik Erabiltzaileak haiek erabiltzea aukeratzen duen unean. LEROY MERLINek ez du inolako kalte edo galeraren aurrean erantzukizunik izango, ez zuzenki ez eta zeharka ere, nahiz eta galera horiek Webgune honetan agertzen den edozein estekaren bidez suertatu, LEROY MERLINena ez den hirugarrengo edo kolaboratzaile urrunen baten erantzukizunean badago; hala nola, web orrietan agertzen diren informazio, iritzi, eduki, aplikazio, produktu eta/edo zerbitzuren bidez sor daitezkeenak.

LEROY MERLINek ez du benetan ezagutzen bere Webgunean agertzen diren estekak zein informazio edo edukitara eraman gaitzaketen, ez eta legez kontrakoak diren edo hirugarrengo baten eskubideak edo onurak kaltetu ditzaketen ere. Aurretik adierazitakoaren ondorioz, LEROY MERLINek ez-zilegitasun edo kalteren bat egon dela jakinez gero, entitate honek arduraz jokatuko du dagokion esteka ezabatzeko edo erabilezin bihurtzeko. Era berean, Webguneko Erabiltzaileren batek hirugarrengoen eskubide edo onurak kaltetu ditzakeen legez kanpoko estekaren bat webgunean dagoela jakinez gero, berehala LEROY MERLINi jakinarazi beharko dio egoera hori, entitateak horren aurrean neurriak har ditzan.

LEROY MERLINek beretzat gordetzen du, edozein unetan eta zentzuduna den aurrerapenarekin jakinaraziz, Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea, beragan eragina izan dezaketen aldaketa legegile, judizial edo jurisprudentzialetara egokitu ahal izateko.

10. Komunikazioak

Erabiltzaileak LEROY MERLINi egin behar dizkion komunikazio guztiak, Legezko Oharrean agertzen dena jarraituz egin behar duelako, edo komunikazio horiek egitea beharrezkoa den beste edozein egoera eman delako, eta izaera pertsonaleko datuei buruzko baldintzei kalterik egin gabe, honako helbide elektroniko honetara zuzendu beharko ditu info@hazloverde.es.
Era berean, LEROY MERLINek Erabiltzaileari egin behar dion edozein komunikaziorako, Erabiltzaileak emandako posta elektroniko helbidera zuzendu beharko du. Erabiltzaileak, borondatez eta Legezko Ohar honetan agertzen dena jarraituz, bere posta elektroniko helbidea eman du bide honen bitartez LEROY MERLINekin komunikatu ahal izateko.

11. Orokortasunak

Klausula desberdinetako goiburuak informatzaileak dira soilik, eta ez dute Legezko Oharraren interpretazioa eragingo, kalifikatuko edo zabalduko. Legezko Ohar honen eta baldintza berezien artean ezarritakoan desadostasunik egonez gero, azkenengoetan esandakoa nagusituko da.
Legezko Ohar honetan agertzen den edozein xedapen baliogabekoa edo aplikaezina kontsideratzen badu eskuduneko edozein Epaitegi, Auzitegi edo administrazio-organok, bere osotasunean edo zati batean, baliogabetasun edo aplikaezintasun hori ez da eraginkorra izango Legezko Oharrean agertzen diren beste xedapenentzat.
LEROY MERLINek ez badu Legezko Ohar honetan agertzen den edozein eskubide edo xedapen erabiltzen eta betetzen, ekintza horrek ez du bere ukoa esan nahiko, hala onartzen eta idatziz adosten ez badu behintzat.

12. Legegintza eta Jurisdikzio Aplikagarria

LEROY MERLINen eta Erabiltzailearen artean ezarritako erlazioak indarrean dagoen Espainiako araudiaren bidez zuzenduko dira. LEROY MERLINek eta Erabiltzaileak, beste edozein foruri espresuki uko eginez, edozein eztabaida eta/edo liskar Madril hiriko Epaitegi eta Auzitan emango dute ezagutzera.